2011-06-08

Hisako Matsubara-ren "Samurai" liburuaz


Hisako Matsubara idazle japoniarraren Samurai eleberria izan dugu solasgai Iruñeko Yamaguchi liburutegian. Jatorriz alemanez idatzia, japoniar batek idatzia izanik ere, Japoniatik Ameriketara lan bila joandako gazte baten familia sorterrian geldituta, ohikoa ez den ikuspuntu bat erakusten digu.

Erdaraz irakurri dudan azken liburu eder hau irakurtzeko gomendatzen dizuet. Irakur gosea pizteko edo, pasarte txiki bat baino ez, euskaratua.


Nik ere esamesa horiek aditu ditut –esan zuen halako batean amultsuki–, baina ez diet garrantzirik ematen. Heldutasunak indarrak ematen dizkit bizitzaren kontraesanak gainditzeko, zuzen-zuzenean esku hartu gabe. Horrela nagusitzen da egia eta neure iritzia osatzen dut.

No comments: