2013-01-14

Eamonn, an old Irish friend / Irlandako lagun zaharra


An old and frail man was walking down the street when he suddenly found a new high heel, gleaming in the middle of the pavement, astonishingly attractive, just in front of his tired eyes, still capable to find a pin on the ground.
   
The old and extremely weak man was about to pick the heel up, as it were a lost treasure, but he realized perhaps he wouldn´t be able, and that he probably could fall down if he tried. So he passed over the shining heel, saying to himself: “Too old for old vices.”  




Pasieran zebilela kalean behera, gizon zahar abailduak takoi handi distiratsu  bat  ikusi zuen espaloiaren erdian, izugarri erakargarri, haren begi zahar nekatuen pare-parean, arten lurrean orratz bat atzemateko  gai.

Gizon zahar unatua takoi hori hartzeko zorian zen, altxor galdu bat hartzen den gisa berean; baina duda egin zuen jasotzeko gai ote zen, ez ote zen bertan eroriko alferrikako ahaleginean. Takoi  dirdaitsuaren gainetik pasatu zuen, bere artean zioela: “Bizio zaharretarako zaharregia nauk”

2013-01-07

Julen Zelaieta eta Aimar Karrikarekin hitzordua

Aste honetan Iruñean antolatu den jai baterako gonbidapena egin nahi dizuet, heldu den ostiralean, hilak 11, bertso merendua antolatu baita Zaldiko Maldiko elkartean, Antsoleaga karrikako 9. zenbakian, arratsaldeko 19:30ean.

Jaia izango da, Berrialaguna egitasmoa Iruñean hobeto ezagutarazteko xedea ere baduena, baina batez ere janez eta edanez, bertsolarien laguntzarekin, tarte polit bat pasatzeko asmoz antolatu dena.  Bertan Julen Zelaieta eta Aimar Karrika ariko dira kantuan, Zaldiko Maldiko elkartearekin eta bertsolariekin batera antolatua.


Animatu eta etorri Zaldiko Malditora (sic).